Proyectos‎ > ‎

Hizkuntza Normalkuntza

BARAKALDO ANTZOKIA

Martxoaren 12an, osteguna, D ereduko Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleak Barakaldo Antzokira joango dira Makinista antzezlana ikustera.

MAKINISTA, duintasunari egindako irainaren azalpen historikoa da, ondorengo lorpena eta gaur egungo bere egoera.

Markeliñek sistemari egiten zaion autopsia alegorikoa proposatzen du, porrot kolektiboaren zergatiak agerian uzteko.                                                                                                                                   
                                                                                                                                     

"Gizakiaren ibilbideak utzitako aztarnak jarraitzea proposatzen dugu, gizarteak, zulo ilun honetatik 
ateratzeko argi izpiren bat bilatu dezan.
Zientzia, historia, ekonomia eta baita erlijioaren artean sortu duten tuneletik bidaiatzen ari gara trenean. Gidatzen duen MAKINISTAk abiadura, ateak eta geltokiak kontrolatzen dituelarik. Ezezaguna den MAKINISTAk zuzentzen duen gizartearen metafora da trena.
Gure historiaren dramatizazioa aurkezten dugu, ironiaz, metaforaz eta umorez beterik".


Aktoreen energian oinarritutako eszenifikazioa, indarra, objektuen eraldaketan duelarik. Audiobisualek, eremuari esanahia ezartzen diote eta argiztapenak dauden eta direnen arteko borroka azpimarratzen du.




REVOLTAren Hitzaldia eta Kontzertua

Revolta Permanent taldea institutuan izango dugu, Areto Nagusian, martxoaren 2an, astelehena, 11:30ean, hitzaldi bat emateko eta, bide batez, hainbat abesti zuzenean eskaintzeko D ereduko 3. eta 4. mailako ikasleei.

2009an jaio zen barakaldar talde hau, 121 Krew, Norte Apache eta bestelako taldeak bultzatuta. Iker Villa (Herri Oihua) eta Iker Aginaga  raperoak dira Revolta Permanent taldearen ahotsak. Hasierako taldearen bi sortzaile hauei beste bi kide berri gehitu zaizkie: Mikel Lopez Becerra (Herri Oihua) gitarra jotzailea eta Aitor Abio (PiLT, Matxura) piano jotzailea.

Pasa den urrian zortzi abesti batzen dituen disko bat kaleratu zuten, rap-a eta elektronika uztartuz, Gaua ekoizpen etxekoekin: Genesis. Lan honetan batera doaz giro ilun eta gordineko oinarriak eta Villa eta Aginagaren ahotsak.

Ondo pasa! Baina, bitartean, hemen daukazue bere musikaren lagin bat.


 

 



 MINTZODROMOA

 MARTXOAK 11        asteazkena       10:30-12:00 

19. KORRIKA dela eta, AEK-k antolatua, martxoaren 11n, asteazkena, Mintzodromoa izango dugu institutuan 10:30etik 12etara. Ikastetxean lau ikasguko ikasleak egongo dira: D ereduko Batxilergoko gure ikasleez gain, Saturnino de la Peña BHIko Batxilergoko ikasleak, Udal Euskaltegikoak gehi AEKren euskaltegikoak.

 







S@REbegian antzezlana

D ereduko 3. eta 4. mailako ikasleak Barakaldo Antzokira joan dira S@REbegian izeneko obra ikustera, eta pozik atera omen dira.
Hona hemen egileek beraiek beren lanaz esan dutena:

Sarebegian

AzalpenaArgaz. Sarebegian

Gure konpainiak azken zortzi urte hauetan eraman duen ikerketa ildo nagusienetakoari -gazteen errealitate eta kezken inguruko eztabaida bizia eragiten duten antzezlanen sorrera- jarraituz, "Sarebegian” aurkezten dugu. Formatu ertaineko areto ikuskizuna da; bertan hiru aktorek egiten dute lan eta informazio eta komunikazio teknologia berrien (Internet, telefono mugikorrak, bideojokoak, e.a.) inguruko hausnarketa eragin nahi da, batez ere gaiok aztertzen direlarik: horiei dagokienez gizarte modernoetan eta gazteek garatzen diharduten ohiturak, harreman eta jendetasun era berriak, Sarearen erabilera gehiegizko edo desegokiak eragiten dituen jokabide gatazkatsuak, gazte eta helduen belaunaldien artean aldeak areagotzea, informazio eta komunikazio teknologia berriak publizitate eta merkataritza marka handien estrategian, kontsumo itsu eta arduragabea gazteen … eta helduen artean, e.a. “Pantailen” unibertso hau eraikitzeko eszenaratzeak aktoreen lana, gazteek egunero erabiltzen dituzten ikus-entzunezko teknikarik berrienekin konbinatzen du. Piztuta dagoen pantaila batek eragiten duen itsualdia izango da narrazioaren eta ikuslearekiko konplizitatearen ardatza. Lantzen den gaiaren tonu eta dimentsioa kontuan hartuta, publiko helduarentzat ere programatu ahal izango da. Argi dago gazteen aisia, kontsumo eta harremanak helduen kulturan nagusi diren jarrera eta balioei lotuta daudela. Gidaliburu didaktikoa prestatu da antzezlanaren programaren barruan.



Euskal Astea: Bideoa eta solasaldia

Euskara Mintegiak eta Hizkuntza Normalkuntzak antolatua, datorren astelehenean, abenduaren 1ean, 
ARKAITZ ASTIAZARAN txirrindularia izango dugu institutuan, 11:45ean, ARETO NAGUSIAn, D ereduko DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei Euskal Altxorretan Barrena izeneko
bere dokumentala eta ondorengo hitzaldia emateko. 

Informazio gehiago ETB1eko esteka honetan aurki dezakezue.




Euskal Astea: Ipuin kontalaria

Aste honetako programarekin jarraituz, Euskara Mintegiak eta Hizkuntza Normalkuntzak antolatua, abenduaren 2an, asteartean, AITOR TXARTERINA ipuin kontalaria izango dugu institutuan.
Egun honetakoan, gainera, Kueto eta Markonzaga ikastetxeetako
6. mailako ikasleak gonbidatuta egongo dira, 11:45ean Areto Nagusian, 55 minutuko saiora. 
Jarraian, D ereduko lehen zikloko gure ikasleen txanda izango da, 
5. ikastorduan, hau da, 12:40tik 13:35era.

BELARRIAK TENTE JARRI!!!  





Euskal Astea: Euskararen Nazioarteko Eguna


A ereduko DBHko 1. zikloko ikasleentzat,

Go!azen filmearen emanaldia, 

11:45etik aurrera, ikasgelan.



                                                                                                                                                                                                                                                                                                              Eta A ereduko 2. ziklokoentzat                                                                                                                               Javier Ortiz de Záratek musika                                                                                                                               tresna herrikoiei buruzko                                                                                                                                             hitzaldia eta erakusketa                                                                                                                                               eskainiko digu, ordu berean,                                                                                                                                       Areto Nagusian.







Udalak antolatua

EUSKARAREN ZAPOREA (bideoak, photocall, twitter… txikleak…). 16:30-19:30, Kasko plazan.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNEKO TAILERRAK, 16:30-19:30, Kasko plazan.

                              TXOKOLATADA: Eta bizkotxoak, jakina, 17:00-20:00. Kasko plazan.

                              KANTU KALEJIRA: 19:30etik aurrera, Kasko plazan eta kaleetan.




Euskal Astea: idazlea ikastetxean

publicado a la‎(s)‎ hace 3 minutos por Juanan Sanabria
DBHko D ereduko 3. mailako 

ikasleek Fernando Morilloren

Sexu egunsentiak liburua 

irakurri dute. Hori dela 

eta, idazlearen hitzaldia 

izango dugu, abenduaren 

4an, 10:20an, ikasgelan. 






Euskal Astea: Durangoko azoka

Ostiral honetan, abenduak 5,
 
Euskal Asteari amaiera emateko 

hainbat ikasle eta irakasle 

Durangora joango gara 

Liburu eta Disko azokara.

Irteera 09:30ean izango da, 

Kuetoko autobus geltokitik, 

eta 14:30erako Sestaon 

egongo gara berriro. 



Comments