IKT ANGELA FIGUERAIKT INSTITUTUA2011-12 ikasturtean IKT proiektuari bultzada bat eman zitzaion irakasleak formatu digitala erabiltzen hasi zitezen. Proiektuak hainbat zati izan zuen Hasierako batean irakasleek gmail konta bana egin zuten elkarren arteko komunikazioa bideratzeko eta azkartzeko Segidan irakasle talde batzuk sortu ziren google tresnari buruzko ikastaroak emateko. Ikastaro hauek institutuan bertan izan ziren eta erantzun handia jaso zuten Google tresnak ezaguarazi ostean, institutuan site bat martxan jarri zen honako helburu hauekin:
Besteak beste honako lan hauek egiten hasi ziren: faltak jarri, programazioak argitaratu, Ikasleekin lantzeko gaiak argitaratu ikasgaika, ohartarazpenak jarri, e.a 2012-13 IKASTURTEA Google Apps Google Apps ikasturte hasieratik institutuaren benetako erronka izan da. Google Apps Googlek tresnak erabiltzeko eskaintzen dizkien institutuei plataforma da. Eskaintza guztiz doan da eta erabilera mugagabea da. Hasieratik zuzendaritza taldeak argi ikusi zituen Googlek eskainitako baliabideak eta aurrera segitzea erabaki zuen. Ikasturte hasieran Googleri eskarera egin zitzaion hiru hilabete geroago erantzun positiboa eman zuelarik. Web orrialde berri bat egiteari ekin zitzaion institutuko partaide guztiok parte ahal izateko baita irakasleentzako gune pribatu bat ere. Horrel a”angelafiguerainstitutua.com” jaio da Proiektuaren ideiak
Irakasleei institutuko korreo konta bana eman zaie web orrialde berrian identifikatzeko eta bertan institutuari buruzko paperak betetzeko. Adibidez, ohartarazpenak jarri, faltak ipini eta ordenadoreen matxurak adierazteko formulario bat bete. Konta guztiak “...@angelafiguerainstitutua.com” dira IKT 2013/14 IKASTURTEA Hurrengo urtean ikasleak zein gurasoak proiektu barruan sartzeko asmoa du IKT arduradunak. Horrela guraso guztiei institutuko informazioa era digital helduko zaie Smartphone gailuak aprobetxatuz Amaitzeko, proiektu hau aurrera eramateko lagundu diguten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu; besteak beste
IKT 2017/18 IKASTURTEA Ikastute honetan proiektu biri ekin diogu. Alde batetik IKT heldutasunaren barruan tarteko maila lortzeko martxan jarri gara, eta honekin batera Sare Hezkuntza proiektuan sartuta gaude. Lehenengo proiektuaren helburua gaurko komunikabide digitalen ezagutza eta erabilpena ikasleen eskura jartzea da. Bigarren proiektuaren helburua irakasleek garatu duten lana beste zentru eta irekasleekin partekatzea da, denok guztion lan hori hobeto aprobetzatzeko. IKT heldutasunaren helburu hau lortzeko, ikasleek liburutegian dauden ordenagailuak dauzkate eskura bere lanak egiteko, ordenagailu horiek liburutegiko ordutegiaren barruan erabili ahal dira. Beste alde batetik medio digitalen ezagutza hobetzeko Hauspoa proiektuaren barne "Ordenagailu muntaia" eta "Bideo edizioa" ikastaroak eskaintzen dira. AMPA elkarteak zentruaren barruan gela bat dauka eta gela horretan ordenagailua dago. Ordebagailu hori ikasleen familiaen eskura dago beti aurretik AMPA arduradunekin adostuta. Gurasoek ere INIKAren mobil aplikazioa erabil ahal dute seme-alaben irakasleekin komunikazio errez, azkarr eta eraginkorra lortzeko. Aplikazio hau lortzeko zuzendaritzatik laguntza eskaintzen da. |
Proyectos >