Institutua‎ > ‎Berriak‎ > ‎

Texto liburuak

publicado a la‎(s)‎ 23 jun. 2015 3:17 por Iluminada Martin

Guraso asko kezkatuta zaudete datorren ikasturteko testu-liburuekin. Eta ulertzekoa da. Iaz garai honetan maila desberdinetarako liburu-zerrenda osatuta genuen, eta aurten ez.Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak zehaztu behar du datorren ikasturterako DBHko 1. eta 2. mailan "Liburu solidarioak" sistemarekin jarraitu behar duen ala ez, ETA ORAINDIK EZ DUTE OFIZIALKI EZER ESAN. EZ DAKIGU LIBURU SOLIDARIOEN SISTEMA INDARREAN EGONGO DEN ALA EZ. Horregatik ez dugu oraindik bilerarik egin, baina zerbair jakin bezain laster, bilera egingo dugu dena argitzeko.

Bestetik, Espainiako LOMCE legeak eta Euskal Autonomia Erkidegoan HEZIBERRI 2020 Planak aldaketak eragin ditu DBHko 1. zein 3. mailan eta Batxilergoko 1. mailan. Argitaletxeak ari dira orain egokitutako liburuak ateratzen, ikasturte bukaeran, baina proiektu bukatugabeak dira asko eta asko. Horregatik, oraindik ez gara ausartu datorren ikasturterako liburu-zerrenda ateratzera. Laster argitara emango dugu gure web orrian eta esku-paperetan.

Barka eragozpenak, baina kontuan izan ez ditugula guk sortu.

Comments