Institutua‎ > ‎Berriak‎ > ‎

S@REbegian antzezlana

D ereduko 3. eta 4. mailako ikasleak Barakaldo Antzokira joan dira S@REbegian izeneko obra ikustera, eta pozik atera omen dira.
Hona hemen egileek beraiek beren lanaz esaten dutena:

Sarebegian

AzalpenaArgaz. Sarebegian

Gure konpainiak azken zortzi urte hauetan eraman duen ikerketa ildo nagusienetakoari -gazteen errealitate eta kezken inguruko eztabaida bizia eragiten duten antzezlanen sorrera- jarraituz, "Sarebegian” aurkezten dugu. Formatu ertaineko areto ikuskizuna da; bertan hiru aktorek egiten dute lan eta informazio eta komunikazio teknologia berrien (Internet, telefono mugikorrak, bideojokoak, e.a.) inguruko hausnarketa eragin nahi da, batez ere gaiok aztertzen direlarik: horiei dagokienez gizarte modernoetan eta gazteek garatzen diharduten ohiturak, harreman eta jendetasun era berriak, Sarearen erabilera gehiegizko edo desegokiak eragiten dituen jokabide gatazkatsuak, gazte eta helduen belaunaldien artean aldeak areagotzea, informazio eta komunikazio teknologia berriak publizitate eta merkataritza marka handien estrategian, kontsumo itsu eta arduragabea gazteen … eta helduen artean, e.a. “Pantailen” unibertso hau eraikitzeko eszenaratzeak aktoreen lana, gazteek egunero erabiltzen dituzten ikus-entzunezko teknikarik berrienekin konbinatzen du. Piztuta dagoen pantaila batek eragiten duen itsualdia izango da narrazioaren eta ikuslearekiko konplizitatearen ardatza. Lantzen den gaiaren tonu eta dimentsioa kontuan hartuta, publiko helduarentzat ere programatu ahal izango da. Argi dago gazteen aisia, kontsumo eta harremanak helduen kulturan nagusi diren jarrera eta balioei lotuta daudela. Gidaliburu didaktikoa prestatu da antzezlanaren programaren barruan.



Comments