Institutua‎ > ‎Berriak‎ > ‎

REVOLTAren Hitzaldia eta Kontzertua

publicado a la‎(s)‎ 24 feb. 2015 4:49 por Juanan Sanabria   [ actualizado el 24 feb. 2015 5:32 ]

Revolta Permanent taldea institutuan izango dugu, Areto Nagusian, martxoaren 2an, astelehena, 11:30ean, hitzaldi bat emateko eta, bide batez, hainbat abesti zuzenean eskaintzeko D ereduko 3. eta 4. mailako ikasleei.

2009an jaio zen barakaldar talde hau, 121 Krew, Norte Apache eta bestelako taldeak bultzatuta. Iker Villa (Herri Oihua) eta Iker Aginaga  raperoak dira Revolta Permanent taldearen ahotsak. Hasierako taldearen bi sortzaile hauei beste bi kide berri gehitu zaizkie: Mikel Lopez Becerra (Herri Oihua) gitarra jotzailea eta Aitor Abio (PiLT, Matxura) piano jotzailea.

Pasa den urrian zortzi abesti batzen dituen disko bat kaleratu zuten, rap-a eta elektronika uztartuz, Gaua ekoizpen etxekoekin: Genesis. Lan honetan batera doaz giro ilun eta gordineko oinarriak eta Villa eta Aginagaren ahotsak.

Ondo pasa! Baina, bitartean, hemen daukazue bere musikaren lagin bat.


 

 

Comments