Institutua‎ > ‎Berriak‎ > ‎

AURREKO ASTEETAKO BERRIAK

publicado a la‎(s)‎ 18 mar. 2013 13:19 por Administrador Figuera   [ actualizado el 16 abr. 2013 2:20 por Juanan Sanabria ]


Pazkoko oporretara joan baino lehen bi jarduera aipagarri izan ziren institutuan: Ikasbidaia eta 18. KORRIKA.

Martxoaren 18tik martxoaren 22ra 4. mailako ikasleak Ikasketa Bidaiara joan ziren. Besteak beste, Lleidako Pirinioa, Salou eta Bartzelona ezagutu zituzten. 
Ikasleekin Mikel, Pepe eta Izaskun irakasleak joan ziren. Primeran pasatu zuten. Argazkiak ikusgai daudenean lotura bat ipiniko dugu.

Bestalde, martxoko 22an, ostiralean, 18. KORRIKAk gure herria zeharkatu zuen eta ikasle-irakasle batzuok institutuaren ordezkapena bermatu genuen gure parte-hartzearekin. AEKrekin hitz egin dugu argazkiak lortzeko asmoz. Eskuratuz gero, ikusgai ipiniko ditugu. 
Comments