Datorren ostiralean, abenduaren 20an, azken klase egunean, GABON JAIA ospatuko dugu denon arteko elkarbizitza sustatzeko asmoz. Egingo ditugun jarduerak eta ordutegiak ondorengoak dira: · 8:30 - 10:20 Lehenengo bi klase emango dira. · 10:30 - 11:30 Futbol-finalak jokatuko dira · 11:30 - 12:00 Txokolatea eta bizkotxoak jango ditugu kiroldegian, ping-pong gunean. · 12:00 - 13:00 Sorpresatxo bat eta gero Areto Nagusian zenbait jarduera (musika-kontzertuak, dantzaldiak, Hauspoan dauden taillerren erakustaldiak, sariak… ) · 13:15 inguru JAIAREN AMAIERA izango da
Jaia amaitzen denean, une horretatik , ikasleak atera ahal izango dira institututik. Bestetik, jantokian geratzen direnak 14:oo aldera irtengo dira, jan eta gero.
Opa dizkizuegu jai zoriontsuak eta urte berri on ona! |
Institutua > Berriak >