Institutua‎ > ‎Berriak‎ > ‎

Euskal Idazleak Ikastetxeetan

publicado a la‎(s)‎ 18 abr. 2013 1:53 por Juanan Sanabria

Miren Agur Meaberen liburu bat irakurri dugu, Zer da, ba, maitasuna?, konkretuki, eta apirilaren 11n, ostegunean, idazlea gure institutura etorri zen bere liburuaz eta bere bizitzaz hitz egitera.

Liburua bitxia da, zeren eta bi aldeetatik irakurri ahal da. Historiaren aldetik oso historia lasaia da, bi pertsonaiek beti berdina esaten dutelako, baina ondo egon da.

Hitzaldia interesgarria izan da idazle baten bizitza nolakoa den ikasi dugulako, liburuak idazteko bere “metodoa” azaldu zigulako, zein gauzatan inspiratzen den, zergatik idatzi zuen liburu hau… Liburu bat idaztea ez dela erraza ikusi dugu, baita beti lehenengo ideian ezin zarela oinarritu ere.

Geure txandan ikasle batzuek liburuari buruzko galderak eta komentarioak egin genituen. Miren Agurrek oso pozik erantzun zien gure galderei.

Lehen esan duguna, oso interesgarria. 

4. mailako Alazne, Jon, Naroa eta Xabier

Comments