Institutua‎ > ‎Berriak‎ > ‎

"Ate irekiak" eguna - DBHn

publicado a la‎(s)‎ 20 ene. 2017 1:50 por Administrador Figuera   [ actualizado el 20 ene. 2017 2:07 ]

Ikasturte honetan zure semea edo alaba dago Lehen Hezkuntzako  6. mailan eta datorren ikasturtean Bigarren Hezkuntzako etapa berrian hasiko denez, gonbidatu nahi zaitugu Ángela Figuera BHI-n egingo dugun “ate irekiak” egunera, urtarrilaren 31n, asteartean, arratsaldeko 17:00etan, institutuaren Irakasle gelan.

    Egun honetako jarduna bi zatitan banatuko dugu. Lehenengoan azaldu nahi dizugu ikastetxearen hezkuntz eskaintza, zure semeak edo alabak egin dezakeen ibilbidea eta, era berean, ezagutarazi nahi dizkizugu gure giza-baliabideak, proiektuak, izen-emate orriaren inguruko informazioa,… Bigarrenean, ibilbide gidatua eginez, erakutsi nahi dizkizugu institutuaren instalazioak (jangela, laborategiak,…) eta zure semea edo alabaren gela izango dena.

    Hitzaldiak eta bisita gidatuak iraun dezake ordu eta laurden gutxi gorabehera, eta gurasoekin dago pentsatuta bakarrik, izan ere, zure semeak edo alabak aukera izango du bisitan etortzeko institutura aurrerago, Lehen Hezkuntzako irakasle-arduradunekin adosten dugunean noiz.

 

Honenbestez, gonbidatuta zaude eta besoak zabalik hartuko zaitugu. 

Comments